2016/09/26

S.O.S. AFRIKA




Iaz bezala zuengana jotzen dugu S.O.S. AFRIKAk antolaturiko kanpainaren berri emateko.
Elkartasun jarduera honen helburua Afrikako jendeari arropa helaraztea da.

Ikastolak bat egin du kanpaina honekin eta horretarako dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropa eta zapatak ekar ditzakezue. Jasotakoa S.O.S. Afrikako arduradunek sailkatuko dute. Egoera onean dagoena Afrikara bidaliko dute berrerabiltzeko eta oso zahartuta dagoena birziklatuko da. Azken honekin lortutako dirua erakunde honek dituen hainbat proiektutan erabiliko da.

Hau burutzeko hurrengo prozedura jorratuko da:
  • Oharrarekin batera poltsa bat eramango dute. Nahi izanez gero bete eta Ikastolara bueltatu. Poltsa gehiago behar baduzue zabor poltsa arruntak erabili.
  • Poltsak jasotzeko epea: Irailaren 27tik urriaren 3ra.
Poltsak non utzi:
  • Fontroian prestatutako lekuan (bideogelako leiho azpian)