2016/09/13

GURASO ESKOLA



        

  Guraso Elkarteak aurten ere GURASO ESKOLARI jarraipena eman nahi dio.


Zer da?
Gure seme-alaben hezkuntzan
kezkak izanik, hau zaintzen jarraitu nahi duen guraso taldea gara.

Nortzuk osatzen dute?

Halaxe nahi duten Ikastolako
guraso guztiak.

Zeri buruz hitz egiten da?

Taldeak berak erabakitzen duenari buruz.

Nork gidatzen du taldea?

Udaletxeko psikologo batek bilerak zuzentzen eta koordinatzen ditu.

Noiz elkartzen gara?
Hamabost egunetan behin,
asteartetan 15:00etatik  17:00etara.
(Hilean bi astearte inguru)

Zertarako?
Gure seme-alaben heziketan
zalantzei erantzuna ematen
saiatzeko.
  
Guraso Eskolan parte hartu nahi baduzu, eman zure datuak    tutoreari eta gu zurekin harremanetan jarriko gara.
Irailaren  23a (ostirala) baino lehen tutoreari eman.