2017/05/12

Maiatzaren 16 eta 23rako greba



Kaixo familia,

Martxoak 22an oso jarraipen zabala izan zuen greba burutu genuen eta datorren maiatzaren 16 eta 23rako ere greba eta mobilizazio deialdiak egin ditugu eta maiatzaren 20rako manifestazioak Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Oraingoan ere garrantzitsua deritzogu familiek ezagutu ditzazuen zeintzuk diren arrazoiak eta aldarrikapenak.
Egungo hezkuntza publikoaren egoera larria da eta buelta emateko oinarri-oinarrizko neurriak eskatzen ditugu. Proposatzen dugun hezkuntza sistema berri horren bidean nahitaezkoa deritzogu berdintasun eta kalitatezko hezkuntza eskubidea bermatzeko neurri eta baliabide nahikoa izatea eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea Irakasleen artean, Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskoletan. Azken urteetako murrizketen ondorioei aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea exijitzen dizkiogu Eusko Jaurlaritza eta Haurreskolak Partzuergoari:
·        Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa, progresiboki %6ra iritsiz).
·        EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan
·        Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztu behar da, 6.000 lanposturik gora egonkortuz kolektibo ezberdinetan
·        Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.
·        Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratu behar da.
·        Ordezkapenak lehen egunetik egitea premiazkoa da.
·        Bajak bere osotasunean ordaindu behar dira, gaixotzen diren langileak zigortzeari utziz.
·        Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratu behar dira.
·        LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.
·        Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
·        Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
·        Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.
Lan-baldintzak hobetu eta hezkuntzaren oinarrizko beharrak eta garapena bermatzeko milaka langile eta herritarrek eginiko oinarrizko aldarrikapen hauen aurrean, Eusko Jaurlaritzak ez du benetako negoziazio borondaterik agertu.
Egoera honetan, ezinbestekotzat jotzen ditugun aurrez zerrendaturiko gure eskaerak bideratzeko, mobilizazio dinamika areagotzea funtsezkotzat jotzen dugu. Horregatik, maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen dugu aipaturiko sektoreetan eta maiatzaren 20ean, larunbatean, 12:00etan, Bilbon (Jesusen Bihotza), Gasteizen (Bilbo Plaza) eta Donostian (Alderdi Eder-Hernani kalea) langileekin batera, familia eta herritarroi ere dei egiten dizuegu kalera irtetzeko, oinarrizko deritzogun aldarrikapen hauen babesean eta guztion eskubide eta bizi-baldintzen defentsan.

Aldez aurretik mila esker!






2017/04/12

OPORRAK

Gaurtik aurrera eta maiatzaren 2ra arte oporretan egongo gara.


Deskantsatu eta ondo pasa!

2017/04/11

2. mailako barnetegia

Atzo 2. mailako ikasleak 2 egunetako abentura batekin hasi ziren: Lurraskako barnetegia.
Begira zein ondo pasatzen ari diren!!










2017/04/07

UDALAREN OPOR PROGRAMA 2017

Udalaren opor programan parte hartzeko informazioa heldu zaigu.
Dauden ekintzak eta zehaztapen gehiago esteka honetan begiratu ditzakezue. 



2017/04/06

https://goo.gl/photos/AZbDkeCmNyML15cQ8



 Tokieder ere, euskararen alde!
https://drive.google.com/file/d/0BzVbsHPbbaZHSThUdEpvQ0prWFE/view?usp=sharing

2017/04/05

ARANTZABELAKO KROSA 2017



Beste urteetan bezala, XXXII. ARANTZABELA IKASTOLAKO KROSA ospatuko dela maiatzaren 20an, larunbata, goizeko 11:00etan. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek har dezakete parte.



  Beraz, zuen seme-alabek parte hartzea nahi baduzue, apirilaren 12a baino lehen   aurkeztu beharko duzue izena emateko orria ikastolan  edo imprimaki honen bidez izena eman.

SASKIBALOIA TOKIEDER



Pasa den igandean   LH5. mailako alebin mixto A taldeak fundacion Baskoniaren kontra partidotxo bat jokatu zuten Buesa Arenako kantxan Baskoniko partidaren atsedenaldian. Gure kirolariek esperientzia ahaztezina  bizi zuten eta primeran pasa zuten!

Aurrera Tokieder!

2017/04/04

EZ IXILDU!!!


INGELESEKO ANTZERKIA

Gaur ingeleseko antzerkiak ikusi ditugu eta benetan benetan oso politak izan dira. Ikasi eta disfrutatu egin dugu.


https://goo.gl/photos/W2TjzKynxVNUn3vR6

2017/03/31

KORRIKA 20

Atzo Korrika Gasteiztik pasatu zen eta hor zegoen Tokieder Ikastola.


https://goo.gl/photos/jHWwpBAamyLiShsC6

BIDEO BAT                                      BESTE BAT

Oso ondo Tokieder!!!

2017/03/30

INGELESEKO ANTZERKIA

Hurrengo asteartean ingeleseko antzerkia izango dugu ikastolan. Lehenengo hiru kurtsoek IGLOO ikusiko dute eta 4., 5. eta 6. mailakoek GULLIVER. Seguru oso politak direla. Hemen dituzue pista batzuk:
http://forumteatro.com/web/fichas/2016/video/GULLIVER.mp4













http://forumteatro.com/web/fichas/2016/video/Igloo.mp4


2017/03/28

KORRIKA 2017



           Gogorarazi nahi dizuegu martxoaren 30an, osteguna, Korrika Handia Gasteizera helduko dela.


          Korrika Handirako guk erositako kilometroan parte hartu nahi dugun Ikastolako guztiok hurrengo datu hauek kontuan hartu beharko ditugu:

Elkartzeko lekua: Lekukoa Wellingtongo Dukearen kaleko ikastolako  sarrera nagusian hartuko dugu.

Ordua: Arratsaldeko 19:45ean

 Korrikako kilometroa egin aurretik, arratsaldeko 5etatik aurrera  Zumaia plazan egingo den jaialdian parte hartzera konbidatu nahi zaituztegu.
            Ikasleek jaian parte hartu nahi izanez gero, egun horretako eskolaz kanpoko ekintzetan ez dela egongo abisatu bai irakasleari baita monitoreari ere.
 Beste alde batetik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu esateko guztion artean 500 € inguru jaso ditugula erositako kilometroa ordaintzeko. Ekarpenak egiteko oraindik egun batzuk gelditzen dira.

Zuek emandako laguntza eskertuz, Korrika Handian parte hartzera animatzen zaituztegu.