2011/02/02

Agate Deuna

Guraso agurgarriok:

Ohar honen bidez gogoratu nahi dizuegu datorren ostiralean otsailaren 4an, arratsaldeko 15:00ak inguruan hasita, Agate Deuna ospatuko dugula.

Ikastola osoa aterako gara kantatzera, baina kontuan izanda gero eta ikasle gehiago ditugula, aurreko urtean bezala denok batera atera beharrean Lehen Hezkuntzakoak bi taldetan eta Haur hezkuntzakoak bere aldetik aterako dira abestera:

  • LHko A taldekoak: Gure Ikastolako patioan, Eguneko Egoitzan eta Getariako enparantzan.
  • LHko B eta C taldekoak: Gure Ikastolako patioan, Gorbeialde Ikastetxean eta Zentro komertzialaren plazatxoan.
  • Haur Hezkuntzakoak: Ikastolako patioan guztiak eta 4 eta 5 urtekoak Getariako enparantzara joango dira. Ikastolara bueltatzerakoan 3 urtekoekin elkartuko dira eta bertan ere kantatuko dute.

Eginkizun honi kolorea emateko asmoz, baserritarrez jantzita etortzea eta makila ekartzea komeni da.

Festa hau gure kulturaren osagarri garrantzitsua dela kontutan hartu behar dugu. Ondo atera dadin zuen laguntza ezinbestekoa da ikasleak pasatzen direnean ez ostopatzea.

Makilan haurraren izena ipintzea ezinbestekoa da. Datozen urteetarako gordetzea gomendatzen dizuegu.

OHARRA: Jantokian gelditzen direnak:

Lehen Hezkuntzakoak ikastolan bertan goizetik ekarritako jantziekin jantziko dira.

Haur Hezkuntzakoak beraien eraikuntzan jantziko dira, ahal izanez gero gurasoen laguntzarekin.

Mila esker

Euskara Batzordea