2011/02/09

Agate Deunaren Lehen Hezkuntzako argazkiak

Agate Deunaren ospakizunean ateratako argazkiak ikus daitezke hemen. Sarrera honetan Lehen Hezkuntzakoak daude. Laster Haur Hezkuntzakoak jarriko ditugu.
Hasieran Ikastolako guztiak elkartu ginen patioan abesteko. Gero hiru taldetan banatu ginen, haur Hezkuntzakoak alde batetik, Lehen Hezkuntzako talde bat Gorbeialde eskolara joan zen abestera eta Lehen Hezkuntzako beste taldea Blas de Otero kaleko adinekoen Eguneko Egoitzara. Kalean abestu ondoren berriro elkartu ginen Ikastolan azken kantak egiteko. Bukatzeko frontoian opil banaketa egon zen.

Agate Deuna. Tokieder Ikastolako Lehen Hezkuntza on PhotoPeach