2015/01/27

2015-16 ikasturterako Matrikulazioa

  Dakizuenez 15 / 16 ikasturterako matrikulatzeko epea laster zabalduko da. Matrikulazioa bi modutan egin daiteke:

·        Ikastolan: Otsailaren 2tik 13ra izango da. Egun horietan pasa zaitezkete Zuzendaritzatik inprimakiak jasotzera. Hemen duzue ekarri beharreko dokumentazioa
·        On line: Otsailaren 2tik 12ra  matrikulazioa “on line” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: www.hezkuntza.net (otsailaren 2tik aurrera erabilgai). Kasu honetan inprimakia interneten beteko duzue eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta web orrira igo beharko duzue.
     ORDUTEGIA:            Goizez:  9:30tik 11:00etara

                                         Arratsaldez:  15:00etatik 17:00etara

       Beti bezala, ikastolan matrikulatuta dauden ikasleek ez dute inongo eskaerarik egin behar, automatikoki dute plaza ikastolan. 6. mailakoek, berriz, institutuan egin behar dute matrikula.
                                                                                            
Oharra: Otsailaren 5an, 18:00etan “ate irekien saioa “ egingo dugu