2015/01/08

SAN ANTON JAIA

Urte berri on guztioi! Urtero bezala, urtarrilaren 17an, larunbata, San Anton festa ospatuko da. Jarduera hau 17:00etatik aurrera Enparantza Berrian egingo da. Haurrentzako hainbat ekitaldi antolatuko dira: erraldoiak eta buruhaundiak, zezensuzkoa, musikagiroa eta gaztelu puzgarriak. Txokolatezko 2 txerri zozoketatuko dira: bata haur hezkuntzakoentzat eta bestea lehen hezkuntzakoentzat. Gela bakoitzak zenbaki bat izango du. Zozketarako ordezkaria izateko prest bazaudete, tutorearekin hitz egin behar duzue. Parte hartzera anima zaitezte!!