2016/09/13

GURASO ESKOLA



        

  Guraso Elkarteak aurten ere GURASO ESKOLARI jarraipena eman nahi dio.


Zer da?
Gure seme-alaben hezkuntzan
kezkak izanik, hau zaintzen jarraitu nahi duen guraso taldea gara.

Nortzuk osatzen dute?

Halaxe nahi duten Ikastolako
guraso guztiak.

Zeri buruz hitz egiten da?

Taldeak berak erabakitzen duenari buruz.

Nork gidatzen du taldea?

Udaletxeko psikologo batek bilerak zuzentzen eta koordinatzen ditu.

Noiz elkartzen gara?
Hamabost egunetan behin,
asteartetan 15:00etatik  17:00etara.
(Hilean bi astearte inguru)

Zertarako?
Gure seme-alaben heziketan
zalantzei erantzuna ematen
saiatzeko.
  
Guraso Eskolan parte hartu nahi baduzu, eman zure datuak    tutoreari eta gu zurekin harremanetan jarriko gara.
Irailaren  23a (ostirala) baino lehen tutoreari eman.

2016/09/08

ORDUZ KANPOKO EKINTZAK

Oraindik orduz kanpoko ekintza batzuetarako plaza libre batzuk geratzen dira. 

Animatu zaitezte!






 







ZAINTZA SERBITZUA

Kurtsoarekin batera,  zaintza serbitzua martxan jarri da. Iaz bezala, 8:15etik aurrera aukera daukazue umeak ekartzeko. Informazio gehiago behar baduzue blogeko eskuinaldeko atalean begira dezakezue.

Norbaitek behar badu izena eman behar du helbide honetan:
  www.asociaciongazteurope.wordpress.com

2016/09/01

IKASTURTE HASIERA

Kaixo familiak!

Oporrak bukatu dira eta hemen gaude berriro, prest eta gogoz, ikasturte berriari hasiera emateko zorian. 
Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu gure lankide Lourdes Garaik ikasturte honetatik aurrera ondo merezita duen jubilazioa disfrutatuko duela. Tokieder Ikastolak ez ditu ahaztuko urte hauetan ikasleengan eta Ikastola osatzen dugun guztiongan jarritako ahaleginak eta maitasuna. 
Zure bizitzako hasitako  etapa berri honetan zoriontsua izan zaitezela opa dizugu!
Sarrera hau aprobetxatuko dugu data batzuk gogoratzeko:

Irailak 7: Lehenengo eguna, 11:30etik 13:30era.
Irailaren 8tik 23era arte, goizez bakarrik, 9.30etik 13.30era.
Irailaren 26tik aurrera jardunaldi arrunta, goizez eta arratsaldez.

2 eta 3 urteko haurrek irailaren zehar egokitzaren prozesua izango dute ekainean bidalitako ordutegiaren arabera.

Jantokia
Hasiera: Irailaren 8an. Umeen bila etortzeko ordutegia 14:45etik- 15:00etara.
2 urtekoen hasiera: Urriaren 3an
3 urtekoen hasiera: Irailaren 26an.

2016/07/01

16-17 kurtsorako materiala

Nahi izanez gero hemen kontsultatu dezakezue datorren kurtsoan ikasleek erabiliko duten materiala. Irailean berriro pasatuko dizuegu.
Resultado de imagen de materiala