2012/04/17

GU ERE BERTSOLARI proiektuak aurrera jarraituko du


Gogorazten dizuegu 3. zikloko ikasleek parte hartzen dutela bertsolaritza tailer batean. GU ERE BERTSOLARI proiektuaren barruan, hamabostean behin, bertsolari bat etortzen da Ikastolara talde bakoitzari ordubeteko saioa ematera. Udalak egindako murrizketak direla eta proiektu hau bertan behera gelditu zen martxotik aurrera. Horren kontra sortutako mobilizazioei esker Udalak atzera jo du eta proiektuak jarraipena izango du, gutxienez,  kurtsoa amaitu arte. Beraz, berri pozgarria!