2012/04/23

Hirinet: Gasteizko aldizkari digitala euskaraz

Agian bere momentuan Geu Gasteiz aldizkaria ezagutu eta irakurri egin zenuten. Gasteizen euskara hutsean argitaratzen zen aldizkari bakarra zen. Arazo ekonomikoak zirela eta duela 2 urte desagertu zen, baina sortzaileak, Geu Elkarteak, jarraitu du Gasteizen euskararen alde lan egiten.
Orain proiektu berri bati heldu diote: HIRINET aldizkari digitala. Behean klikatuz ikus dezakezue. Bertan aldizkari potentea topatuko duzue, atal ugarikoa: agenda, gizarte, kultura edota kirol albisteak, bideoak, blogak, errezetak, denborapasak, komikiak, etab. Harpidetza egin dezakezue ere. Bisita ezazue!