2012/04/25

Munduko liburuak

Liburuaren eguna ospatzeko liburutegiko arduradunak erakusketa polita antolatu du Ikastolako Aretoan. Bertan azken urtetan biltzen joan den munduko lurralde askotako liburuak erakusten dira. Hizkuntza, idazkera eta estetika arragoa dugu ikusgai. Erakusketa aste osoan egongo da jarrita, ikasleak ari dira pasatzen ikustera, liburu ulertezin horiek hartzera, ikutzera, aztertzera... liburuekin gozatzeko beste era bat da.
Familiak ere konbidatuta zaudete. A! eta lurralde arrotzetara bidaia eginez gero Ikastola gogoratuz bilduma handitzen lagundu nahi bagaituzue... gure irrifarrerik hoberena jasoko duzuela ziur egon.

Munduko liburuak on PhotoPeach